ENTRENATZAILE ETA KIROLARIEN KOMUNIKAZIO-TAILERRA (2024/04/25)

Kirolaren psikologia, kirolarientzat baino askoz gehiago.

Horregatik, oso garrantzitsua iruditzen zaigu entrenatzaileekin lan psikologikoa egitea, kirol-errendimenduari aplikatutako estrategia psikologikoak, lidergo eraginkorrerako komunikazio-teknikak eta estresaren eta presioaren kudeaketa egokia barne.

Era berean, gure portaerak entrenatzaile gisa duen funtzioa eta gure kirolariena ezagutzeko, jokabide horien azpian dauden printzipioak ulertu behar dira.

Behin baino gehiagotan entzun dugu entrenatzaileak psikologiako maisuak direla. Eta, zalantzarik gabe, entrenatzaile baten zeregin nagusietako bat bere kirolarien egoera mentala moldatzea da, horietatik errendimendu optimoa ateratzeko. Entrenatzaile eta teknikarien erabakia, ekintza eta erabiltzen duen lengoaia motibazioan, beren buruarekiko konfiantzan, kontzentrazioan, ezagutzak xurgatzean, estresaren maneiuan, aldartean eta taldearen kohesioan eragiteko diseinatuta dago. Horregatik, liderrak izan behar dutela esaten da, psikologia zuzendaritza-estiloan txertatzen jakin behar dutela. Zenbat leku hartzen du psikologiak zure lan profesionalean?

Edukiak:

  • Komunikazio asertiboa eta enpatikoa
  • Entrenatzailekirolari lotura
  • Ikaskuntzaprintzipioak
  • Kasu praktikoak

Jardunaldiaren helburua:

  • Komunikaziotrebetasunak hobetzea, jokalariekin komunikazio asertiboa eta enpatikoa garatzeko eta lotura handitzeko.
  • Portaerak nola funtzionatzen duen ulertzea.

Zuzenduta:

  • Edozein kirol-diziplinatako entrenatzaileak, teknikariak, kirol-arloko profesionalak, kirolariak, psikologoak eta gaian interesatuta dagoen edozein pertsona.

Data:

  • 2024ko apirilaren 25ean, osteguna

Ordutegia:

  • 17:1518:45

Tokia:

  • Online (estekaren bitartez)

Hizlaria:

  • UXUE BERRUETE: Psikologo Sanitario Orokorra, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Psikologiako Masterra, Jokabidearen Analisi Funtzionalean Aditua. Albea Psikologia Zentroko psikologoa.

Izen-ematea: *Inskripzioak eskaera-hurrenkeraren arabera egingo dira.

Bideoa:

  • Ikusi webinarraren grabazioa HEMEN

 

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.